Herrietako gaiei buruz mintzatu ahal izateko sare soziala

Sharetu gure herrietako gaiei buruz mintzatu ahal izateko sare sozial eta herritarren partaidetza sustatzera bideraturiko erreminta da. Herritarren interakzioa, elkarrizketa guneak edo komunitateak sortuaz...

Zer eskaintzen dugu?




HIRIGINTZA

HIRIGINTZA

Hobeto bizi ahal izateko tokia izan dadin gure herria, bertan aurki ditzakezun akatsak eta kalteak atzeman itzazu, hiri-altzariak, parkeak, aparkalekuak, trafiko seinaleak, argiztapen-elementuakā€¦Hiri jasangarria eraikiz atzetik datozen belaunaldientzat.

MUGIKORTASUNA

MUGIKORTASUNA

Makina bat aukera dugu hirian zehar mugitzeko. Garraioa, bidegorriak, bide sarea, errepide sarearekin lotutako ekarpenak.

INGURUMENA

INGURUMENA

Garapen iraunkorraren sustapenari lotutako ekarpenak, baliabide naturalak, hiri hondakinak, mendiak, naturaren zaintza, etabar.

IRISGARRITASUNA

IRISGARRITASUNA

Egunerokotasunean aurki ditzakegun oztopo arkitektonikoak.

PUNTU BELTZAK

PUNTU BELTZAK

Hiriko puntu beltzak, gertakizun eta ezbeharren zonaldeak, arrisku handiko hainbat eremu, argiztapen gutxikoak, badira esparru edo zonalde gatazkatsuak hirian, segurtasun ezarekin.



Jarduera ekonomikoen sustapena: Turismoa, landa garapena, nekazaritzaren sustapena, abeltzaintza, ehiza, arrantza, berrikuntza teknologikoa.

Gizarte politika: Gizarteratzea, mendekotasuna duten pertsonei arreta, desgaitasuna, babesik Gabe dauden adingabeak, indarkeria matxista, boluntariotza eta elkartegintza.

Herritarren partaidetza: Auzoen eta herritarren parte hartzea sustatzea.

Euskararen sustapena: Euskara eta euskal kultura sustatzea.

Aniztasuna, giza eskubideen eta oroimen historikoaren sustapena: Elkarbizitza eta giza eskubideekiko errespetua eta oroimen historikoaren berreskuratzea sustatzeko.

Kultura: Kultur jarduerak, ondare artistikoa, museoak, liburutegiak.

Kirola: Eskola kirola, kirola guztiontzat.

Gazteria: Haur eta gazteen sustapena, zerbitzuak eta jarduerak, gazte aterpetxeak.

Garapenerako lankidetza: Nazioarteko garapenerako lankidetzako politiken garapen eta kudeaketan parte hartzea sustatzea.

Berdintasun politikak

Besteak



(*) Udalek nahiz beste herritarrek ez dute ekarpen egilearen daturik ikusi ahal izango.