Bideberrietako zebra bidek

15-04-2016
Publicada hace 1453 días

Ustea dut Bideberrietako zebra bidek eta ibilgailuen abiadura dela eta arazoak dituzten herrietan bezala igota behar luketela eta eskaera hori egiten dut. Horrela daude Larraitz auzoan eta ez dakit zergatik ez esandako kalean. Diputaziok ez duela uzten bizikletak direla eta. Euskal Herriko ITZULIAn dezente ikusi ditugu eta. Eta kale horretan benetako arazoa dago ibilgailuen abiadurarekin. Beti bezala zerbait gertatu zain ote gaude? Kontuan izango duzuelakoan.

19-04-2016
Publicada hace 1449 días
Alegiako Udala

Kaixo. Bideberrietako errepidea Sare Nagusiko errepideen bide alternatibo modura izendatuta dago eta bere kudeaketa Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumena da. Alegiako Udalak hainbatetan egin dio Aldundiari eskaera zuk aipatzen duzunaren ildotik baina Aldundiak ez du ezer egiteko erabakirik hartu. Informazio hau baliagarri izango zaizulakoan, mila esker eta ondo izan.

Tú también puedes participar en esta conversación

Haz click sobre este texto y escribe tu comentario sobre la aportación...