Zuhaitz landaketa Jaizkibelen!

2017-02-15
Orain dela 298 egun argitaratua

FRANKISMOAREN ESKLABOEN PABILOIEN AZTARNAK AURKITZEN DIREN IPARRAGIRRE EREMUA GARBITZE LANETAN JARRAITU NAHI DUTE LEZOKO ETXETXOKO KIDEEK. HORI DELA ETA, TXERRIMUÑOKO KIDEEN LAGUNTZAZ 300 ZUHAIXKA LANDATU NAHI DITUZTE AIPATUTAKO EREMUAN, HORRELA AURRERANTZEAN "MEMORIAREN BASOA" IZENDATUZ. EGINKIZUN HONETARAKO JENDE ASKOREN BEHARRA DAGO, HORREGATIK ESKATZEN DIZUEGU AHAL DUZUENOK BEHINTZAT AGER ZAITEZTELA OTSAILAREN 18an, LARUNBATA, GOIZEKO 9,30etan TIÑELUN, EGUERDIKO 13,00etan ITZULTZEKO. EGURALDI TXARRA EZ DA ERAGOZPEN IZANGO ETA DEIALDIARI ATXIKITZEN GATZAIZKIO. ANIMATU!

Zuhaitzlandaketa_2.jpg

Zuk ere parte hartu dezakezu elkarrizketa honetan

Egizu klik testu honen gainean eta idatzi ezazu ekarpenari dagokion iruzkina...