Trintxerpeko jaiak 2017!

2017-06-30
Orain dela 164 egun argitaratua

Kaixo lagunak! Badatoz Trintxerpeko Karmengo jaiak eta aurten ere ekintza ugari antolatu ditugu! Hemen duzue gure egitaraua: OSTEGUNA 13 -18:30: Haurren txupinazoa Korkoiburu eta bere lagunekin. (Eguraldi ona egiten badu ekarri zure ur pistola!) OSTIRALA 14 -23:30: Kulto Kultibo -1:00ak aldera: La Regadera LARUNBATA 15 -14:00: Herri bazkaria (gogoratu guk bakarrik mahaiak eta aulkiak jarriko ditugula, bazkaria kuadrillaka ekarri eta edaria txoznatik!) Bazkal ostean.....BINGOA! -23:30: Ezten Giro Erromeria -2:30ak aldera: Ibizatik iritsi berria.. DJ Korkoiburu! IGANDEA 16 -12:30: Bertso saio musikatua. Bertsolariak: Xamoa, Aitor Sarriegi, Maialen Akizu eta Egoitz Zelaia. Musikariak: Beñat Antxustegi eta Imanol Solores. Gai-jartzailea: Zuhaitz Olazabal. *Ekintza guztiak Gudarien Plazan izango dira. Gainera, txozna jai guztietan zehar irekita egongo da! Animatu zaitezte!!!!

IMG20170624WA0026.jpg

Zuk ere parte hartu dezakezu elkarrizketa honetan

Egizu klik testu honen gainean eta idatzi ezazu ekarpenari dagokion iruzkina...