TRINTXERPEKO INAUTERIAK 2018: GAIA AUKERATZEKO PROZESUA

2017-10-04
Orain dela 68 egun argitaratua

Oraindik denbora dexente falta den arren, aurtengo Inauteriak bereziak izatea nahi dugu eta horretarako, goiz hasi behar da lanean!! Aurten berrikuntza bezala, Trintxerpe osorako gai bat jartzea proposatzen dizuegu, eta honekin, aukeratzen dugun gaia baliatuz herria apaindu eta alaituko dugu Inauterietan!! Ideia polita ezta?? Hementxe dauzkazue hautagai jarri ditugun 3 gaiak eta haien inguruko kondairatxo bat: ZIRKUA ?? "Aspalditik zirkua etorri izan da Trintxerpera: malabaristak, lehoiak, pailazoak, dantzariak, magoak, elefanteak... Jaun-andreok aurten ere inauterietan badator zirkua! herria koloreztatu eta magia ekarriko dute gurera!" ITSASOA?? "Aurtengo inauterietan Pasaiako portuko itsasoa Trintxerpen lurreratuko da. Mila espezieetako arrainak, olagarroak, algak, itsasontziak eta marinelak dantzan ikusiko ditugu. Itsas haizeak ekar dezala musika eta festa giroa Trintxerpera!" SUPER-HEROIAK?? "Heldu dira superheroiak Trintxerpeko inauterietara! Bakoitza bere superbotere eta misio-lanekin. Batzuk hegaka edo ikusezin, indartsu besteak. Super inauterietarako prest? Super ondo pasatzeko etorri dira!" Gogoratu behin gaia aukeratu dugula mozorroak eta karrozak prestatzen hasi zaitezketela!!! Gora Trintxerpeko Inauteriak!! https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScyKOcsEi4aOMNIL9k-dvmNRl-yyRsUsB6HVUl6Q4_62klmEg/viewform Trintxerpeko Korkoiburuak? **Inkesta azaroaren 2an itxiko da

Zuk ere parte hartu dezakezu elkarrizketa honetan

Egizu klik testu honen gainean eta idatzi ezazu ekarpenari dagokion iruzkina...