Osasun Zentroa

2016-02-24
Orain dela 603 egun argitaratua

Aste hontan entzun dut Alegiako Osasun Zentroa txikia geratu dela (begibistakoa), irisgarritasun baldintza eskasak (begibistakoa), aparkatzeko zailtasunak etab... daudela. Osasun Zentro berri bat egitea beharrezkoa dela, eta egun futbol zelai bat dagoen tokian dela aproposena. Baina oztopo izan daiteke futbol zelai berri bat egiteko tokirik ez izatea. Nik uste lehentasunak daudela, eta osasun zentro berri bat Alegiarentzako estratejikoki oso garrantzitsua dela. Eskualde mailako zerbitzua bat eskeiniz. Eskola kirola bermatzeko instalazioak egon badaude. Konpetitzeko, Tolosa, Billabona, Zizurkil, Ordizia,... inguruan badago futbola egiteko aukera ugari. PD. Ez dago alegiar asko futbol taldeetan ezta?

2016-02-28
Orain dela 599 egun argitaratua

Kaixo, bai nik ere irakurri nuen ekarpen honen inguruko albistea aldizkarian, eta ni alegitarra izanik, eta Unai alkate berak adierazten zuen moduan elkarrizketan, estrategikoki oso garrantzitsua da osasun zentro egokitu bat izatea Alegian, azken finean inguruetako jendu ugari ere etortzen bai da alegira medikura besteak beste... Egun Elorri futbol zelaia dagoen tokia oso tentagarria ikusten da egie esan, baina aldi berean pertsonalki, pena handia emango lidake elorri futbol zelaia desagertzea, berau kirol hazitoki garrantzitsua bai da Alegiako gazteentzat. Lehen garai batean Usabalen (Tolosan) jokatzen zituen Intxurre taldeak partidak, eta noski, ez da konparablea, Tolosan, Billabonan,... jokatu eta entrenatu edo zure etxean egiteak..Taldeetan ea Alegitar asko dauden...Agian talde nagusian ez dago alegitar asko, baina gazte taldeak Alegitarrez josiak daude!!

Alegian aspaldidanik ere bestelako kanpo belar artifizial baten eskaera egon da, eta ez banago oker ere hemen badago horrelako ekarpenaren bat, eta agian hori izan daiteke soluzioa, osasun zentroa egun elorri futbol zelaian kokatzea, eta aldi berean, alegian bertan, kanpo zelai berri bat sortzea belar artifizialezkoa, non??? Ea udalak zer dioen? Zer irudtizen udal? Eremu aukerarik ba al dago inon?

2016-03-01
Orain dela 597 egun argitaratua

Nik ere lehentasuna emango nioke Osasun zentroari, noski, azken finean funtsesko eta beharrezko dela iruditzen zait, baina futbol zelaia mantentzea ez legoke gaixki, nahiz eta beste lekuren batean izan, agian egun arte erabilera handirik eman ez diren eremu edo guneak suspertu daitzke...Alegiatik Ikaztegieta bidean edo, zelai eremu horietan? Horra nere ekarpena...

2016-03-08
Orain dela 590 egun argitaratua

Azpian Osasun zentroa errekaldera begira eta atzean parkina, eta gainean, teilatuan, futbol zelaia. Dena egiteko nahiko leku badago.

2016-03-09
Orain dela 590 egun argitaratua
Alegiako Udalak

Kaixo. Alegiako Udala eremu horren inguruko lanketa bat egiten ari da eta uztaila aurretik jarriko du herritarren eskura bertarako izango duen proposamenaren inguruko informazioa. Besterik gabe, mila esker.

2016-03-14
Orain dela 584 egun argitaratua

Mila esker aldez aurretik, herritarrak gai honen inguruan jakinaren gainean ipini izanagatik, nere proposamena ere aurreko batek eginiko moduan, futbol zelaia bera aprobetxatzea izango litzateke, bertan medikua, parking-a eta futbol zelaia mantentzeko, hau da, agian solairu desberdinak? Udalaren proposamena ikusteko irrikaz!

2016-07-01
Orain dela 476 egun argitaratua

Gabon! Gai hau berriro aktibatu nahiko nuke, zeren oso garrantzitsua iruditzen zait Alegi herrirako. Udara gainean dugun honetan, nola dago osasun zentroaren proposamena? Zein aukerak ari dira aztertzen? Mila esker aldez aurretik.

2016-09-17
Orain dela 398 egun argitaratua

Interesgarria elkarrizketa! Gehitzen naiz ni ere!

2016-10-20
Orain dela 364 egun argitaratua

Up! Gora elkarrizketa hau! Ni ere gehitzen naiz elkarrizketa honetara!

2016-10-20
Orain dela 364 egun argitaratua

Ni ereeeeeeeeee!!!

2016-11-09
Orain dela 345 egun argitaratua

Ni ere bai gehitzen naiz. Elkarrizketan, Udalak idazten du Uztaila aurretik duela, eskuetan daukan proposamena baina nik behintzat, ez dut ezer irakurri. Argi dagoena zerbait egin beharra dagoela

Zuk ere parte hartu dezakezu elkarrizketa honetan

Egizu klik testu honen gainean eta idatzi ezazu ekarpenari dagokion iruzkina...