Noiz hasten da Anoeta eta Tolosa arteko bidegorria?

2015-06-29
Orain dela 843 egun argitaratua

Orain dela ez asko, aditu nuen Anoeta eta Tolosa elkartuko lituzkeen bidegorria azkenik egingo zela, noiz jarriko da hau martxan? Oso arriskutsu geratzen bai da modu honetan batetik bestera ibiltzea.

2015-06-30
Orain dela 843 egun argitaratua

Aditu nuen aurreko astean hastekoak oten ziren edo, ea norbaitek konfirmatzen duen. Nere ustetan ere oso beharrezko dugu bide sare hau egoki ipini eta gehienbat argiztaturik ipintzea, zeren azkenaldian puntu ilun xamar etiketa hartu du.

2015-08-04
Orain dela 807 egun argitaratua

Hasia dago eta gainera nahiko egoera aurreratuan, egie esan karretera eta oinezko gunea banatzean, bertako erabiltzaileei segurtasun handia ematen dio. Ea denbora lasterrean amaitzen duten.

2015-08-05
Orain dela 806 egun argitaratua

Hona gaurko egunean irakurri dudan albistea ataria aldizkarian: http://ataria.info/tolosaldea/1438688179038



2015-09-12
Orain dela 768 egun argitaratua

Egoera oso aurreratuan dagoela ziurtatzen dut...Oso pozik nago, zeren ibilibide hau oso maiz egiten dut eta beldur handia pasa izan dut kotxeren bat pasatzen zenean eta oraindik gehiago iluntzen hasten zenean...

2016-06-12
Orain dela 494 egun argitaratua

Atzo bertan ateratako argazkia, eta egie esan txukun-txukun geratu da bidegorria.


Zuk ere parte hartu dezakezu elkarrizketa honetan

Egizu klik testu honen gainean eta idatzi ezazu ekarpenari dagokion iruzkina...