Hona nire proposamena Langaurre sustatzeko, eta zuk ba al duzu proposamenik?

2015-11-07
Orain dela 712 egun argitaratua

Nire proposamena txoko zoragarri hau gehiago sustatzea da, ekintzak, e.a. eginaz...Alegiko herriak duen altxor bat da eta nere ustetan bonbo gehiago eman beharko litzaioke, agian neu izango naz ez dena ohartu hemen egiten diren ekintzetaz, e.a. Agian udara aldera, umeak jolastu ahal izateko, Larraitzen dagoen estiloko ekintzak egiteko aukera interesgarria izan daiteke...Aukera bat izan daiteke...Ea beste herritarrek ere proposatzen dituzten ekintza desberdinak Langaurre sustatzeko...

ezagutu_langaurre_big.jpg
2015-11-12
Orain dela 707 egun argitaratua

Garai batean, uste dut ordundik euri pixkat egin duela baino, txiringito antzeko bat ipini zen helatuak, e.a. saltzen ziren bertan, agian horrelako gunetxo bat interesgarri izan daiteke Langaurre txoko hau sustatzeko...Hor nire proposamena. Animatu besteok proposamenak proposatzen, nik ekarpen bat egin nuen Alegiako herria eta segituan jaso nuen udalaren aldetiko erantzuna. Sustatu dezagun gure txoko maitagarria den Langaurre!!!!!

2015-11-13
Orain dela 707 egun argitaratua
Alegiako Udalak

Kaixo. Lehenik eta behin mila esker zure ekarpenaren bidez Alegiako Udalera ideia berriak helarazteagatik. Ideia interesgarria iruditzen zaio Udalari eta dituzuen ideiak proposatzera animatu nahi zaituztegu. Udaleko teknikari ezberdinekin elkarlanean, ideia horiek garatu ahalko lirateke. Mila esker eta animatu beldurrik proposamen horiek egitera. Ondo izan!

2015-12-01
Orain dela 688 egun argitaratua

Eguaraldi hobeagoa hasten den garaian, ekitaldi gehiago antolatzea Langaurrera, bai udal edo eskola bitartez alegia, gaztetxoen artean irteerak bertara, parke txiki bat ezartzea ere izan daiteke aitzaki ederra. Ondo izan!

2015-12-21
Orain dela 668 egun argitaratua

Nik, nere zalantzak ditut Langaurre "sustatu"  behar den horrekin... Agian dugu dugun altxorra ez delako sustatu, eta horregatik mantendu da horrela. Jende gehiagok zikinkiera, kotxeak, ...ekarriko luke,  joaten garenak gozatzen dugu dagoen bezela. Espazio natural bat da, mendia, horrelako gero ta gutxiago daude... ikusi zer gertatu den Ordizian Oiangurekin...
?Milesker parte hartzeko aaukera emateagatik.

Zuk ere parte hartu dezakezu elkarrizketa honetan

Egizu klik testu honen gainean eta idatzi ezazu ekarpenari dagokion iruzkina...