LABORE OARSOkoekin AUZOLANA!

2017-03-24
Orain dela 207 egun argitaratua

Jakingo duzunez, Gure Denda irekitzeko azken txanpan gaude! Hasi gara produktuak jasotzen eta lokalari azkeneko ikutuak ematen ari gara. Produktu gehienak ostiral honetan iritsiko dira, beraz laguntza beharko dugu produktuak antolatzeko. Normalean egoten garenekin ez da nahikoa izango denda larunbaterako antolatua izateko, beraz zure laguntza biziki eskertuko genuke! Egun guztian zehar egongo gara lanean; zuk ahal duzun tartean pasa zaitezke. DEIALDIA: Auzolana martxoaren 24an. ORDUA: Egun guztia, goizeko 9etatik gaueko 10ak arte (etor zaitez hobeto datorkizun ordutegian). LANA: produktuak antolatzea. ESKERRIK ASKO ZURE LAGUNTZAGATIK!

LaboreMartxoak24_1.jpg

Zuk ere parte hartu dezakezu elkarrizketa honetan

Egizu klik testu honen gainean eta idatzi ezazu ekarpenari dagokion iruzkina...