Labore Oarso Kontsumo Kooperatiba

2017-01-22
Orain dela 324 egun argitaratua

Nor gara http://labore.eus Elikaduraren esparruan erreferente izango den, ilusioa piztuko duen eta indar-gaitasuna dugula sinestaraziko digun proiektu bat bultzatu nahi dugu Oarsoaldean. Euskal Herriko hainbat txokotako protagonistak (ekoizleak, elaboratzaileak, kontsumitzaileak?) elkartuko dituen Elikadura kontsumo Kooperatiba bat sortzea da helburua. Horrela, Euskal Herrian dugun ekoizpena zein kontsumo-gaitasuna saretu eta modu antolatuan erabiltzeko aukera izango dugu. Zirkuitu alternatiboa gauzatzen hasteko urratsak egitea da kontua. Egungo logika pribatutik atera eta auzolanean, elkarlanean, sare bat artikulatzea. Elikadura herritarren arteko elkartrukea bilakatzea, alegia. Elikadurarekin negozioa egin beharrean, jendarteko oinarrizko zerbitzu baten gisa ulertzen hasi eta horrela antolatzea. Auzolanean finkaturiko proiektu profesionala izango da. Proposatzen dugunak herritarren parte hartze aktiboa eskatzen du, bestelako gizarte eredu baten ispilu izan dadin. Baina, aldi berean, proiektuak iraunkortasuna izan dezan, beharrezkoa izango du antolakuntza profesionala. Auzolana eta profesionaltasuna modu egokian txertatzean datza gakoa. Helburuak ? Oarsoaldeko eta Euskal Herri osoko ekoizleen eta Oarsoaldeko kontsumitzaileen arteko aliantza bermatuko dugu elikadura kooperatibaren bidez. Guztiona eta guztiontzat zabalik. ?Bertako produktuak izango dira, bailarako guztientzat zabalik dagoen proiektua delako. Barnean sartzen ditugu beste euskal zonaldetako ekarpen bereziak. ?Eskaintza erakargarria. Zerbitzu erosoa eskainiz, atxikimendu maila desberdinetako herritarrak ilusionatu. ?Prezio justua. Ekoizleentzat zein kontsumitzaileentzat bitartekorik gabeko prezioa justua, salmenta zuzena. ? Kalitatezko produktuak. Ekologikoak edo bide horretan urrats neurgarriak emateko prest daudenak. ?Bestelako gizarte eredua sortzeko ekarpena. Norberak bizi ohiturak aldatuz eta joera sanoak berreskuratuz, eragina kolektiboa duen ekarpen pertsonala bilakatzen duguna. Eta modu horretan, bestelako gizarte eredua posible dela erakusten duen adibidea. ? Kontsumitzaileen osasuna zaintzen duena. Naturaren ziklo naturalak errespetatuz janari garbia eta osasungarria eskaintzen duena. ?Tokiko ekonomia sustatzeko lagungarria. Bertokoa erosiz, lekuko ekonomia sustatzeko tresna bihurtzen da. Multinazionalei dirua eman beharrean, lanpostuak sortu eta lekuko ekonomia indartzeko modu xume bezain eragingarria. ? Proiektuko partaide diren langileen lan baldintzak eta harreman laboralak, duinak eta justizia sozialean oinarriturikoak.

Zuk ere parte hartu dezakezu elkarrizketa honetan

Egizu klik testu honen gainean eta idatzi ezazu ekarpenari dagokion iruzkina...