Krosa

2015-01-02
Orain dela 1075 egun argitaratua

Ez dut krosa antolatzeko bileretan parte hartu, baino "San Silvestre" izendatzea akroniko xamarra dela iruditzen zait, "Urtezarreko krosa" edo horrelako zeozer hobeto ikusten dut. Erlijio eta santu kontuak dagokien tokian. Eskualdean bakarra da izendapen hori erabiltzen duena. Milesker!

2015-01-08
Orain dela 1069 egun argitaratua
Alegiako Udalak

Kaixo. Zure ekarpena krosaren antolakuntzaz arduratzen den Kultura batzordera bidali da. Mila esker.

2015-01-27
Orain dela 1050 egun argitaratua
Alegiako Udalak

Kaixo. Azken kroseko balorazio bileran zure ekarpena aztertu da eta datorren urteari begira lasterketaren izen aldaketa kontuan hartuko dela adostu da. Ondo izan!!

2015-03-01
Orain dela 1017 egun argitaratua

Aportazio oso interesgarria eta sekula okurrituko ez zitzaidan, baina erabat ados nagoena da egie esan, eta horregatik ari naiz elkarrizketa honetan parte hartzen. Aldi berean Alegiko Udalaren aldetioken, herritarrekiko rezepzioa azpimarratzekoa da.

2015-12-17
Orain dela 726 egun argitaratua

Badirudi aurten ere "San Silbestrea" korritu beharko dugula, en fin...

2016-11-16
Orain dela 391 egun argitaratua

Kaixo, kalean "San Silvestre"a antolatzeko deialdia irakurri berri, uste nuen ihaz izena aldatu zitzaiola... :(

2016-12-01
Orain dela 375 egun argitaratua

Dirudienez aurten VII. San Silbestre krosA ospatuko da https://www.facebook.com/AlegiakoUdala/photos/a.257736757706478.1073741825.214521235361364/1004003429746470/?type=3&theater

2017-03-29
Orain dela 258 egun argitaratua

San Silbestreko Krosa antolakuntza irekikoa da eta hainbat deialdi egiten dira, nahi duen ororentzat. Beraz, agian bertara joatea eta bertan proposamena egitea. Agian, ideia hau ez zaie antolatzaileei iristen...

2017-04-12
Orain dela 244 egun argitaratua

Elkarrizketa honetan ikus daitekeen moduan, Alegiako Udaleko ordazkariek parte hartu izan dute, baina agian antolatzaileak gonbita genitzazke gurekin elkarrizketa honetara biltzea??????

Zuk ere parte hartu dezakezu elkarrizketa honetan

Egizu klik testu honen gainean eta idatzi ezazu ekarpenari dagokion iruzkina...