Kalejira Lezon!

2017-01-31
Orain dela 314 egun argitaratua

Santa Ageda bezperako kalejira antolatu du Tomas Garbizu Musika Eskolak, Aiton Borda Abesbatzako kideen eta Musika eskolako taldeen laguntzarekin. Hitzordua otsailaren 4an izango da, arratsaldeko 18:00etan Lezoko Musika Eskolan bertan. Kalejirak 45 minutuko iraupena izango du eta jarraian azaldutako ibilbidea egingo da: Musika Eskola, Ijurko, Atzekoate, Kale Nagusia, Donibane Kalea eta Gurutze Santuaren Plaza (euria egiten badu, ekitaldia Gurutze Santuaren plazan egingo da). Musika Eskolako antolatzaileek kalejiran parte hartzera animatzen zaituzte!

santa_ageda_kartela.jpg

Zuk ere parte hartu dezakezu elkarrizketa honetan

Egizu klik testu honen gainean eta idatzi ezazu ekarpenari dagokion iruzkina...