Izan Pirata SOS Zure laguntza behar dugu, egin ezazu zure ekarpena

2014-08-13
Orain dela 1557 egun argitaratua

Gaurko goiza kalteen kontaketa egiten igaro dugu, eta egoera oso latza da. 90.000 eurotik gorako kalteak izan ditugu. Programarekin aurrera jarraitzeko erabakia hartu dugu, baina baliteke egitarauan aldaketa batzuk gertatzea. Hala ere, aitortu beharrean gaude, kolpe handia izan dela. Kalte material handiak eragin dizkigu, batez ere musika materialean eta azpiegituran. Aste Nagusia amaitu aurretik programazioan ez dauden ekimen berriak lotzeko lanean ari gara. Baina batez ere, argi esateko, gure kontu korronteko zenbakia emango dizuegu. Bakoitzak ahal duen neurrian laguntzeko aukera izan dezan. 3035 0149 45 1490027294 Baita ere, gonbidatzen zaituztegu geratzen diren egunetan La Flamenkara, Kantina Piratara eta Nautiko gunera zaitezten, eta mugimenduaren parte izaten. Une hauetan, inoiz baino gehiago, babesa behar dugu.

Zuk ere parte hartu dezakezu elkarrizketa honetan

Egizu klik testu honen gainean eta idatzi ezazu ekarpenari dagokion iruzkina...