Hitano ikastarorik nunbait?

2015-04-27
Orain dela 1301 egun argitaratua

Euskara jaio nintzanetik praktikatu eta hitzegiten dut, baina hitano edo 'hika' ren erabillera oso murritza izan da betidanik nere herrian, eta oso gustoko dut jendeak bere erabillera egiten duenean. Beraz gustatuko litzaidake, edonork ba al dakien Orendain bezelako euskaldun herri batean edo besteren batean, hitanoa praktikatu edo ikas ahal izateko ikastarorik antolatzen al den.

2015-04-29
Orain dela 1298 egun argitaratua

Bai ederra dekela euskararen aberastuna eta bai iruditzen zaiakela "hika" ren erabillera edo hedapena zabaldu beharko hukeela. Herri txikietan oso erabilia duk, nahiz eta nesken artean gutxiago erabili, baina aldiz herri handiagotan ez dek bate ere erabiltzen, eta pena bat dek egie esan, beraz bultzatu beharra diagu!! Ea noribaitek aipamenik egiten diken, ea nonbait ba ote zeoken horrelako ikastaro bat egiteko aukerarik.

Zuk ere parte hartu dezakezu elkarrizketa honetan

Egizu klik testu honen gainean eta idatzi ezazu ekarpenari dagokion iruzkina...