Gaztegunea Antiguako auzoan

2014-09-16
Orain dela 1523 egun argitaratua

Antiguako gazteak talde gisa antolatzeko espazioak ahalbidetzea, beren behar, arazo eta interesei talde gisa erantzun ahal izateko. Auzoan hutsik dagoen espazioetan, udal-espazioetan alegia. Gazteen behar, arazo eta interesei erantzuna ematea du xede gazteguneak (+18). Gainera, prozesu honek izaera esperimental eta pilotua eduki lezake, lortutako emaitzak etorkizunean beste leku eta proiektuetan aurrera eramaten diren prozesuentzako eredugarri izan daitezen.

Zuk ere parte hartu dezakezu elkarrizketa honetan

Egizu klik testu honen gainean eta idatzi ezazu ekarpenari dagokion iruzkina...