Gazteak eta Etxebizitzari buruzko Jardunaldia!

2016-12-14
Orain dela 307 egun argitaratua

Datorren ostiralerako (hilak 16), "Oiartzun, gazteak eta etxebizitza" izeneko jardunaldia antolatu dute Udalak eta Aztikerrek. Udaletxeko areto nagusian izango da saioa arratsaldeko 16:00etatik aurrera. 16 eta 35 urte arteko oiartzuarrek emantzipatzeko eta etxebizitza eskuratzeko duten egoeraren diagnostikoa egiten ari dela aprobetxatuz, adin-tarte horretako gazteei bideratutako jardunaldia izango da. Animatu zaitezte prozesu parte - hartzaile honen parte izatera!

Zuk ere parte hartu dezakezu elkarrizketa honetan

Egizu klik testu honen gainean eta idatzi ezazu ekarpenari dagokion iruzkina...