Bizikletan ibiltzeko lekua

2016-04-13
Orain dela 555 egun argitaratua

Ondo egongo litzateke bizikletan ibiltzeko leku bat herrian, horrela gazteak bertara joateko eta ez ibiltzeko kalean. Bestalde kirol aniztasuna sustatuko zen eta ez futbolean bakarrik ibili.

sharetu-bizikleta-gune-proposamena-alegia.jpg
2016-04-13
Orain dela 554 egun argitaratua

Nik ere oso interesgarri ikusten dut horrelako gune bat izatea Alegiako herrian, ez dakit kokapen egokia Monjak izango liratekeen, langaurre aldean ere egoki ikusiko nuke. Geroz eta gazte gehiago gara bizikleta eguneroko kirol bezela praktikatzen dugunak, eta Alegiako herria pioneroa izan daiteke horrelako gune bat herriari eskaintzen...

2016-04-14
Orain dela 554 egun argitaratua
Alegiako Udalak

Kaixo. Udalaren iritziz, errepidez bizikletan ibili nahi duenak eskura du bidegorria eta mendi bizikletan ibili nahi duenak herritik bertatik abiatuta mendian ibiltzeko aukera du (Langaurre aldeko pistetan adibidez). Gauzak horrela, Udalak ez du aurreikusten oraingoz horrelako instalakuntzarik ezartzea. Mila esker eta ondo izan.

Zuk ere parte hartu dezakezu elkarrizketa honetan

Egizu klik testu honen gainean eta idatzi ezazu ekarpenari dagokion iruzkina...