Aurrekontu parte hartzaileak 2015

2015-10-12
Orain dela 1038 egun argitaratua

Kaixo, seguroenik lehenago ere argitaratuko zenituzteen, baina ez nuen honen berri izan, badakit jada 2016eko Aurrekontu Parte Hartzaile programa irikia dela, baina gustatuko litzaidake jakitea aurreko urteko aurrekontu parte hartzaileekin zein proiektu gauzatu ziren. Mila esker aldez aurretik!

2015-10-13
Orain dela 1037 egun argitaratua
Alegiako Udalak

Kaixo! Iazko prozesuan hainbat lan egiteko erabakia hartu zen. Hala nola, zinea zaharberritzea, pilotalekuko aireztatze sistema eta argiztapen independientea jartzea, Larraitz auzoan eskolaren atzean dagoen pasabidea egokitzea, bidegorriko argiztapena Erbetatik Amezketarako saihesbidea bitartean eta Bideberrieta ingurua egokitzea. Azkena amaitzear da eta beste guztiak amaituta daude. Gogoan izan, 2016ko Aurrekontu Parte Hartzaileen prozesua martxan dela. Urriaren 16ra bitartean zure ekarpena egin dezakezu udaletxera deituta, udaletxean ekarpena idatziz aurkeztuta edo komunikazioa@alegia.net helbide elektronikora idatzita. Horrez gain, bihar, asteazkena, bilera ireki bat egingo da 18:00tan kultur etxean ekarpenak egin ahal izateko. Zure galdera erantzunda geratu delakoan, mila esker eta ondo izan!!

Zuk ere parte hartu dezakezu elkarrizketa honetan

Egizu klik testu honen gainean eta idatzi ezazu ekarpenari dagokion iruzkina...