Arditurriko txondorra itzaltzera!

2016-12-13
Orain dela 311 egun argitaratua

Arditurrin aurreko azaroaren 26tik piztuta dagoen txondorra itzaliko da larunbat honetan (abenduaren 17). Hasteko, arratsaldeko 17:00etan, ipuin kontaketa saioa izango da Lur Kortaren eskutik Arditurriko parketxean eta, jarraian, 18:00etan, Olentzeroren laguntzaileak menditik jaitsi eta egun hauetan zehar txondorraren barnean egin den ikatza aterako dute. Lortutako ikatza Oiartzungo plazara igoko dute laguntzaileek abenduaren 24an Olentzerori ongi etorria egiteko. Berri honen informazio gehiago aurki dezakezue PLASMAren blogean. Guztiak zaudete festa honetara gonbidatuak! Animatu zaitezte!

Zuk ere parte hartu dezakezu elkarrizketa honetan

Egizu klik testu honen gainean eta idatzi ezazu ekarpenari dagokion iruzkina...