Sharetu eta Ask-e Berria aldizkarian

Gardentasuna eta parte hartzea izenpean argitaratu zen Sharetu eta Ask-e buruz erreferentzia egin zen artikulua:

Paradoxikoa badirudi ere, komunikazio tresna ugari eta zuzenagoak ditugun garaian, jendartea eta erakundeen artean urruntasun handia nabari da. Hori da, behintzat, jendartearen ikuspuntutik dugun irudia.

Erakunde batzuetatik ere, kezka argia da. Gure herri, eskualde eta herrialdeetako batzuetan egin diren partaidetza prozesuen ugaritzea ikustea besterik ez dago. Horietako askok, aldiz, kultur talka batekin egiten dute topo. Zenbait eragilek parte hartzeko ohitura handia duten bitartean, gehiengo zabal batentzako aldaketa kultural bat dakar oraindik.

Testuinguru horretan, Interneteko sare sozialen hedapenarekin bereziki, partaidetza lantzeko aukera berriak ireki direla pentsatzen dute horietako askok. Irudipen orokorra da, teknologiak, partaidetza sustatzeko politiketan nolabaiteko garrantzia izan behar duela. Rol hori zein den argi eduki gabe oraindik.

Euskal Herrian bide horretatik sortu dira Sharetu.eus eta Ask-e. Tresna horien bidez erakundeek egin behar dituzten ekimenak jarraitu edo herritarrek beraiek egin ditzaketen proposamenak jasotzeko Herritarren Parte Hartze Plataforma bat sor daiteke. Erakundeek egiten dituzten ekimenei buruzko iritziak aurretik jaso edo ondoren egiten direnei buruzko kexak eta proposamenak jasotzeko helburua du.

Irakurri Sharetu eta Ask-e artikulua osotasunean Berrian


sharetu-aske-berria.jpg

sharetu-aske-berria-1.jpg

sharetu-aske-berria-2.jpg

sharetu-aske-berria-4.jpg