Ezagutzen gure anai-arreba den herritar eta Udalen partaidetza tresna Ask-e a?

Twitterreko jarraitzaileek edota gure sare honetan parte hartzen dezuten herritar, nahiz Udalak, konturatuko zineten gure anai-arreba den Ask-e erremintaren inguruko aipamenak egiten ditugula maiz...

Ask-e, Udaleei zuzenduriko herritar eta Udalen partaidetza tresna askea da. Udalen eskura jarritako software askea hain zuzen ere, beraien udal webguneetan txertatzeko aukerarekin. Shareturen funtzionalitate, diseinu,... antzekoak ditu, baina Udal bakoitzaren beharretara sorturiko berezko tresna da... Ikus, gure sortzaile eta Ask-e ren sortzaile den Shareweb enpresak lanean ari den Ask-e proiektua:


Ikus daitekeen moduan, gure sarearen antzeko aukerak ditu, baina dagokion Udal herriko ekarpenak, partaidetza albisteak, e.a. kudeatzeko berezko erreminta dute eskura Udalek Ask-e rekin.

Esan bezela gure anai-arreba da Ask-e, eta gu, elkarlanean ari gara, bi proiektuak elkarrekin doaz bide honetan. Modu honetan, Udalek beraien berezko parte hartze erreminta edukitzeaz gain Ask-e erremintaren bitartez, Sharetu sare sozialaren bitartez jasotako dagokion herriko ekarpenak ere kudeatu ahalko ditu, dagokion herriko Ask-e erremintatikan...

Informazio gehiago: http://aske.eus


aske_bg_1.jpg

ask-e-twitter.jpg